Higiezinen sektoreko profesionalak gara

Higiezinen sektoreko profesionalez osatutako agentzia bat gara eta zure esku jartzen dugu aholkularitza zerbitzua zure etxebizitza erosi, saldu edo alokatzeko.

Urte anitzeko esperientzia dugu eta ondokoetan espezializaturik gaude: etxebizitza berriak eta bigarren eskukoak, merkataritza-lokalak, hiri lurzoruak eta landalurrak, nabeak eta industriarako lurzorua.

Gure agentzia sortu baino lehen ibilbide luzea egin dugu sektorean, erronkei modu egokian erantzuteko beharrezkoa den prestakuntza jaso ondoren. Gure agentziaren nortasun ikurra da bezeroei eskaintzen diegun argitasuna eta zintzotasuna, gure salerosketa guztietan erakusten dugun erabateko gardentasuna eta salmenta aurreko eta ondorengo aholkularitza.

profesionales